INFO

Hogeigarrenez, alarde parekide baten alde

Hogeigarrenez hartu du parte desfile parekideak Irungo alardean. 1.500 lagunek desfilatu dute, eta presentziek eta ausentziek arrera berezia erakarri dute. Alarde mistoari harrera egiten izan dira EH Bildu, Podemoseko ordezkariak, Emakundeko zuzendaria eta Arartekoa. Aurten, lehen aldiz, EAJko bi kide udaletxeko balkoian izan dira alarde honi ere harrera egiten. 

Alarde parekidea, Irungo kaleetan. (Jon URBE/FOKU)

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Sanmartzial eguna Irunen. Ohiko moduan, alardearen soinuek hartu dituzte herriko kale ezberdinak. Aurtengoa, baina, edizioa berezia izan da: 20 urte egin ditu alarde mistoaren parekidetasunaren aldeko borrokak.

Eguzkipean, 10.20an ekin dio alarde parekideak martxari. 1.500 pertsona inguruk hartu dute parte Efe albiste agentziaren datuen arabera, eta aurrez baztertzaileek gurutzatu dituzten kale-bazter berak zapaldu dituzte.

Alarde parekideari sostengua erakusten izan dira, besteak beste, Maddalen Iriarte (EH Bildu) eta Maria Valiente (Podemos), Izaskun Landaia Emakundeko zuzendaria eta Julia Hernandez Arartekoaren ondokoa.

Landaia eta Hernandezek erakunde publikoek Alarde parekideari babesa emateko duten «betebeharra» azpimarratu dute. Zentzu horretan, asteon Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ, PSE eta PPk Alarde mistoaren aldeko proposamen bat baztertu izana kritikatu dute. Hala ere, Eider Mendoza, Batzar Nagusietako presidente jeltzalea udaletxeko balkoian izan da lehen aldiz alarde parekideari ere harrera eginez. Twitter bidez Batzar Nagusein kontu ofizialetik jakinarazi dute: 

Berarekin izan da balkoian Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea ere. 

Sare berean Denis Itxaso PSEko kide eta Gipuzkoako Foru Diputatuak keinu bat egin nahi izan du alarde parekidearen alde adieraziz Gipuzkoan badirela «hainbat festa eta tradizio, emakume zein gizonezkoen partehartze parekidea onartze aldera aurrera pausuak eman diruztenak, eta indarra galdu ezean, sendotu eta errotu direnak XXI.mendean».

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lakuako Gobernuaren ordezkaritza ofizialik ez da izan, hala ere, ezta Irungo Udalekorik ere. Irungo alkateak eman beharko lukeen hiriko bandera Juantxo Arrieta Podemoseko senatariak eman du.