INFO

Patxi Ruiz presoari bere aita ikusteko baimena ukatu diotela salatu dute

Txantreako auzoan egindako agerraldian, Patxi Ruiz presoari gaixorik dagoen bere aita ikusteko baimena ukatu izana salatu dute.


Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduak (ATA) antolatu du agerraldia, eta bertan presoen hurbilekoak eta auzokideak ere izan dira. Horien artean, gaixorik dagoen aita, gurpildun aulkian eta oxigeno makinarekin.

Azaldu dutenez, Ruizen aitaren osasun egoera egunetik egunera okerragoa denez, 2018ko urtearen hasieran presoak aita berriro ikusteko eskaera egin zion Espetxe Zaintzako epaileari, baina honek ukatu egin dio baimena. Aitak ezin du espetxeraino bidaiatu

Emandako argibideen arabera, 2016an eta 2017an izan zituen baimenak, baina orain, aitaren egoera okerragoa izanda ere, ukatu egin diote.