Thessalonikako mugimenduak aletuz
NAIZ+
Atenasen ostean Thessalonika eta bertako mugimenduak ezagutzeko aukera izan dute Grezian diren brigadistek. Biome fabrika okupatua, Omnes errefuxiatuak artatzeko elkartea, uraren pribatizazioaren aurkako mugimendua eta Halkidikiko mehatzeen aurkako mugimenduak ezagutu dituzte guztiak. «Zinez interesgarriak» iruditu eta bideo kronika honetan aletu dituzte bertako irakaspenak.
Brigaden JARRAIPEN BEREZIA egiten ari gara. Atenasetik igorritako lehen kronikarekin pribatizazioaren aurrean, Greziako herritarrek auzolanean sortutako lau egitasmo gertutik ezagutzeko aukera eman ziguten.