INFO

Tourra Euskal Herrian da, eta nabari da

Euskal Herrian erabakiko da Tourra, eta honek nazioartean izango duen oihartzuna aintzat hartuta, Euskal Herria aldarrikatzeko parada hartu dute hainbatek. Ikurrinak, Seaskaren aldeko banderak, euskal presoen etxeratzea eskatzen dutenak… nabaria da lasterketa euskal errepideetan barrena dabilela.

Mosaikoa, Tourra Euskal Herrian dela adierazten duena. (Jagoba MANTEROLA/FOKU))

Tourra euskal errepideetan dabil, eta nabaria da gainera. Larresoro du euskal komunitateak zentro neuralgiko, baina Senpere eta Ezpeleta artean nonahi ikusi daiteke euskal sinbologia.

Esaterako, eta Tourraren karabana abiatu denerako, ‘Basque Country’ lelodun plastiko zatiekin zeuden dekoratuak errepide bazterrak. Seaskaren aldeko edota euskal presoen etxeratzearen aldeko banderolak ere ikus zitezkeen.

Behin lasterketaren karabana publizitarioa igarora, mosaikoa egin dute Tourra EHn eragileak deituta. Ehunka lagun elkartu dira France 2 telebista katearen zueneko irudietan geratu da jasoa.

Lasterketa abian da dagoeneko –12.00etan abiatu da lehenengo txirrindularia–, eta Tourraren beraren errealizazioan ere agerian dira ikurrina eta abarrak.

Lasterketako esatariek ere, betiko frantsesaz gain, euskara darabilte ahoan kontakizuna egiterakoan.