INFO

Gizonezko bat atxilotuta dago Donibane Lohizunen, ustez bere 6 urteko iloba txikia bortxatzeagatik

70 urteko gizonezko bat atxilotu dute 6 urteko bere iloba txikia bortxatzea leporatuta. Erasoa joan zen abuztuaren 27an gertatu zen Donibane Lohizunen eta Baionako Fiskaltzak ikerketa ireki du. Gertaera argitu bitartean gizonak atxilotuta jarraituko du.


Baionako Fiskaltzak ikerketa abiatu du joan zen abuztuaren 27an Donibane Lohizunen gertatu zen bortxaketa dela-eta. 

Mediabask agerkariak jaso duen informazioaren arabera, familia ospakizun batean izan zen erasoa. 70 urteko gizonak ustez bere 6 urteko iloba txikia bortxatu zuen eta ihes egin zuen.

Gizona Aude eskualdekoa da eta Limouxen atxilotu zuten abuztuaren 30ean. Baionako epailearen aurrera eraman zuten eta honek ikerketak irauten duen bitartean behin behinean atxilotuta edukitzeko agindua eman zuen, adin txikiko bat bortxatzea leporatuta. Antza gizonak ez zuen bortxaketa onartu eta soilik ukituak egin zizkiola esan zuen.