INFO

Zinemaldiko egitaraua, klik batean eskuragarri

Irailaren 21etik 29ra ospatuko den Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioaren programazio osoa argitaratu dute dagoeneko eta NAIZen eskuragarri dago, PDF bertsioan. Sarrerak hilaren 16an jarriko dira salgai.

Hilaren 16an jarriko dira sarrerak salgai. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Martxan dago jada irailaren 21ean abiatuko den Zinemaldiaren 66. ediziorako atzerako kontua. ‘El amor menos pensado’ film argentinarrak inauguratuko du festibala eta hilaren 29ra arte zinema izango da protagonista Gipuzkoako hiriburuan.

Guztira, 18 film izango dira Urrezko Maskorra irabazteko lehian eta inoizko euskal ekoizpen gehien hartuko ditu Zinemaldiaren edizio honek. 

Judy Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Kore-eda izango dira aurtengo Donostia saridunak.

Egitarau osoa NAIZen eskuragarri dago, klik bakar batean.

Sarrerak hilaren 16an jarriko dira salgai. Aurten ere GARAk eta NAIZek sarrerak banatuko dituzte harpidedunen artean.