Gure Zirkuak handitasunez emango dio amaiera birari Donostian
Interneteko sarrera guztiak aspaldi agortuta, ostiralean abiatuko ditu Gure Zirkuak Donostiako ikuskizunak.
Euskal artisten topagunea den Gure Zirkua Donostian izango da urrian zehar. Arte diziplina ezberdinetako artistekin gozatzeko aukera eskaintzen du lehen euskal zirkuak eta bukatzear duen lehen bira erabat arrakastatsua izan da.
Ekainean abiatu zuen bira Amezketan, eta herriz herri ibili ostean, azken ikuskizunak Donostian eskainiko dituzte. Saguesen ezarriko dute karpa eta hasiera batean 18 ikuskizun aurreikusi bazituzten ere, sei emanaldi gehiago eskainiko dituzte jasotako harrera dela eta. Pentsa! 12 ordutan saldu zituzten Donostiako 4.000 sarrerak!
Donostiako ikuskizunen bat ikusi nahi izanez gero, sarrerak erosteko azken aukera bihar izango da. Izan ere, Sagueseko txarteldegian bertan jarriko dituzte salgai 17.00etatik aurrera.
Malabarista, magoa, trapezista, pailazo denetarik eta denentzako du Gure Zirkuak eta haur zein helduak gozaraztea du asmo. Ondo baino hobeto betetzen du bere helburua Gure Zirkuak, ikusi bestela udaran zehar ikusle izan direnak sare sozialetan egindako zenbait iruzkin:
Zinez magikoa da @GureZirkua. Ikuskizuna baino zerbait gehiago da. Mundiala da.
— Joanes Segurola Errondosoro (@joanessegurola) 2018(e)ko irailaren 2(a)
魯♂️ Irribarre bat ahoan, hasi eta buka. Ametsak ez dezala izan amaierarik!
Bejondeizuela Iker Galartza, @josebausa eta lantalde osoari! #GureZirkua pic.twitter.com/7LeZLfQDeT
Elgetan egon gara #GureZirkua ikusten eta ederra izan da! Ume eta nagusi maitepoztuta urten dogu! Eskerrik askoooo @GureZirkua!
— Alaitz (@Alahitz) 2018(e)ko irailaren 29(a)
Elgetan #gurezirkua ikusi berri.Zoragarria!Musika paregabea,artista zoragarriak eta gure giroa!!zorionak!! pic.twitter.com/l6Z09X1kOF
— naroa Iturri Lizarri (@naroaiturri) 2018(e)ko irailaren 29(a)
Atzo Elgetan @GureZirkua ikusteko aukera izan nuen. Ez dakit zenbat urte zirku batera joan gabe.... Plazerra izan zen. Ikaragarria
— Eñaut Landa #OrainPresoak ↗️↙️ (@LandaJauna) 2018(e)ko irailaren 29(a)
Biba zuek #GureZirkua pic.twitter.com/EtkU3jPOJn
Dena prest primeran pasatzeko#GoraGu #GureZirkua pic.twitter.com/Vqx74LyrBI
— eneko arrona (@enekoarro) 2018(e)ko uztailaren 13(a)
Mundiala #GureZirkua #Elgeta n
— Fatima Aranzabal (@estenibar) 2018(e)ko irailaren 28(a)
Sekulako lan Oña. Zorionak! pic.twitter.com/5aAunvEoty
Zinezkoa. Gozamen hutsa. Hunkigarria. #gurezirkua #zarautz #gipuzkoa #euskalherria #basquecountry en Zarautz https://t.co/wokN4Jgni5
— Xabier Euzkitze (@XabierEuzkitze) 2018(e)ko abuztuaren 31(a)
Zoragarria #gurezirkua Zorionak denoi. Earki pasa deu. #kriston ostixe. ;)
— Antton Aranburu Orbe (@Bikalebar) 2018(e)ko irailaren 8(a)
#gurezirkua saio bikaina Eskoriatzan, ume zein guraso ederto pasa genuen.
— Ander Elortondo️ (@etxondoko) 2018(e)ko irailaren 15(a)
Etzak talentu faltarik Euskal Herrixen. Fan ikustera.
Gure Zirkua ikusteko aukera ez baduzue gozatu Youtuben aurkitu dugun bideo honekin: