INFO

Motor gidari bat hil da Santurtzin, bidetik atera eta bi hesiren artean harrapatuta gelditu ondoren

Motor gidari bat zendu egin da Santurtzin, A-8 autobidetik zihoala errepidetik atera eta bi hesiren artean harrapatuta gelditu ondoren, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


Ezbeharra eguerdian gertatu da, A-8 autobidean, Santurtzin, Bilborako noranzkoan. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, motor gidaria errepidetik atera eta bi hesiren artean harrapatuta gelditu da, konorterik gabe.

Istripuaren berri izan ondoren, larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, baina biktima artatu duen medikuak ezin izan du ezer egin bizia salbatzeko eta haren heriotza baieztatu du.

Istripuak auto pilaketak eragin ditu.