INFO

Gutxienez bederatzi lagun zauritu dira Tunisiako hiriburuan izan den eraso suizidan

Gutxienez bederatzi pertsona zauritu dira Tunisiako hiriburuan, Tunisen, emakume batek soinean zeramatzan leherkariak eztandarazi ondoren. Zaurituetako zortzi poliziak dira eta bestea, zibila, Barne Ministerioak emandako lehen datuen arabera.

Erasoa Tuniseko erdiguneko etorbide batean izan da. (Fethi BELAID/AFP)

Eraso suizida baten ondorioz gutxienez bederatzi lagun hil dira gaur Tunisiako hiriburuan, Tunisen.

Bertako Gobernuak azaldu duenez, emakume batek egin du erasoa eta soinean zeraman leherkariz bestetako gerrikoa eztandarazi du hiriburuko kale nagusietako batean, poliziaren hainbat ibilgailu zeuden toki batean, antzoki baten eta merkataritza gune baten ondoan. Arratsaldeko 14.00ak aldera izan da, Habib Burguiba etorbidean, eta bederatzi lagun zauritu dira lehen balantzearen arabera.

Barne Ministerioko bozeramaile Sofiene Zaag-ek TAP berri agentzia ofizialari esan dionez, zaurituetako zortzi poliziak dira eta bederatzigarrena, zibila.

Erasoaren egilea 30 urte inguruko emakumea izan dela esan dute, baina ez dute datu gehiago eman. oraingoz inork ez du bere gain hartu erasoa. Gertakariaren ondoren poliziak berehala hartu du inguru guztia eta saltokiek ateak itxi dituzte.

Tunisia larrialdi-egoeran dago 2015eko azaroaz geroztik, Tunisen Guardia Presidentzialaren autobus baten kontrako atentatuaren ostean. Eraso hartan hamabi polizia hil ziren eta Estatu Islamikoak hartu zuen bere gain. Larrialdi-egoera hainbat alditan luzatu dute eta horrek salbuespenezko boterea ematen die segurtasun indarrei.

Orduz geroztik hiriburuan izan den lehen atentatua da gaurkoa.