Errazkin eta bere aurkako «mendeku pertsonala» salatu du Intxaurrandietak GHK-ko batzarrean eta sarean
Errazkin eta Intxaurrandieta errugabetu dituen epaiari helegitea jartzeko asmoarean atzean, «bi pertsonen kontrako mendeku pertsonala» dagoela salatu du GHK-ko presidente ohiak.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) helegitea jarriko dio Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohia errugabetu zituen Espainiako Kontu Auzitegiaren epaiari. PSE-EEren eta EAJren aldeko bozekin onartu zuten atzo GHK-ko kideek ez ohiko batzarrean.
Erabakiak berarengan eta bere familiarengan izan dezakeen eraginaz ohartarazi nahi izan zuen Intxaurrandietak batzarrean, eta horretarako bertaratu zen, nahiz eta egun ez den GHK-ko kide. Ezustekoa izan zen Intxaurrandietaren agerpena eta hasiera batean Jose Ignacio Asensio GHK-ko lehendakariak ez zion hitza eman nahi.
Intxaurrandietak berak Twitter bidez azaldu duenez, lortu zuen hitza hartzea eta Errazkin eta bere kontrako errekurtsoarekin, eurak eta euren familiak «etorkizunik gabe utzi nahi» ote dituzten galdetu zuen. Banketxeen kontrako swapen auzian, sententzia ez errekurritu izana salatu, eta guztiaren atzean «bi pertsonen kontrako mendeku pertsonala» dagoela nabarmendu zuen.
Bizitako prozesu judizialak alde ona izan duela esan, eta herritarrek eskainitako babesa eskertu zuen: «Oraindik ere kalean geratzen naute sententziagatik zoriontzeko. Eta ez pentsa soilik EHBilduko bozkatzaileak direnik sententziarekin poztutakoak. EAJko bozkatzaile, zinegotzi eta alkateek ere zoriondu gaituzte», dio pozarren.
GHK-ko kideen aitzinean ez ohiko batzarrean esandakoak Twitterreko hari honetan bertan bildu ditu Intxaurrandietak eta zeresana ematen ari da sare sozialean.
baina azkenean, nire argudioak minutu batez azaltzeko aukera eman dit
— A. Intxaurrandieta (@ainhoa_GHK) 2018(e)ko urriaren 29(a)
Banketxeen kontrako swapen auzian, sententzia ez zuten errekurritu nahi izan. Orduan erabili zuten argudioa, abokatuetan diru asko gastatuko zela izan zen. Jakitun ziren swapetan xahututako milloi euro guztiak, banketxeak kobratzen ari direna, soilik haiek itzul zezaketela
— A. Intxaurrandieta (@ainhoa_GHK) 2018(e)ko urriaren 29(a)
EAJko bi kideei zuzendu natzaie, ea beraien helburu bakarra, diru publikoarekin bi pertsonen kontrako mendeku pertsonala bultzatu nahi duten galdetuz. Diru publikoa, herritarren interesen alde erabili behar dela deritzot eta ez bi herritarren bizitza izorratzeko.
— A. Intxaurrandieta (@ainhoa_GHK) 2018(e)ko urriaren 29(a)
Baina guzti honetatik alde positiboa ere atera dut. Herritarren babesa. Oraindik ere kalean geratzen naute sententziagatik zoriontzeko. Eta ez pentsa soilik EHBilduko bozkatzaileak direnik sententziarekin poztutakoak. EAJko bozkatzaile zinegotzi eta alkateek ere zoriondu gaituzte
— A. Intxaurrandieta (@ainhoa_GHK) 2018(e)ko urriaren 29(a)
Beraz, horrekin geratzen naiz. Gutxi batzuk negozioa lehenetsi eta babesten duten bitartean herritarren kontra arituta, gehiegoak ez du honekin bat egiten. Oraindik ere, gauzak aldatzeko garaiz gaude
— A. Intxaurrandieta (@ainhoa_GHK) 2018(e)ko urriaren 29(a)