INFO

Zaballako espetxetik atera eta askatasuna berreskuratu du Alfredo Remirezek

Urtebeteko kartzela zigorra bete du Alfredo Remirez txiolariak, @erreharria ezinenez ezagunagoa denak. Larunbat goiz honetan atera da Zaballako espetxetik, askatasuna berreskuratuz. Ongi etorria egingo diote arratsaldean Amurrion.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


«Terrorismoa goratzea» leporatuta eman du azken urtea espetxean Alfredo Remirez, @erreharria k. 2009an ezarritako zigor bat tarteko, eta sare sozialetan «terrorismoa goratzea» egotzita atxilotua izan ostean, urtebeterako espetxeratu zuten txiolaria.

Azken hilabeteak Zaballako espetxean eman baditu ere, urrunketaren biktima izan da azken urte honetan Remirez. Gainera, istripu baten biktima ere izan dira bere senideak bisitara bidean.

Larunbat goiz honetan, 9.00ak inguruan, berreskuratu du askatasuna @erreharria k. Eta behin askatasuna berreskuratuta, ongi etorria egingo diote Amurrion. Festa 12.00etan hasi da, familia-argazki batekin. Bazkari herrikoia egingo dute ostean, eta arratsaldean kalejira eta kontzertuak izango dira.