Azken agurra eman diote Beran Josu Goiari
Ehunka herritarrek agurtu dute igande arratsalde honetan Josu Goia, Berako alkate ohi eta ezker abertzaleko militante historikoa. Sortzaile polifazetikoa bera, ez da musika eta dantzarik falta izan Berako elizan.
Josu Goia, Berako alkate ohi eta ezker abertzaleko militante historikoa, agurtu dute igande arratsalde honetan azkenengoz.
Ehunka beratar gerturatu dira Berako elizara, baita Euskal Herritik etorritako hainbat lagun ere, tartean militan kideak, ezker abertzaleko buruzagiak eta abar.
Hamaika proiektutan parte hartutakoa bera, ondoan izan ditu Goiak azken agurrean musikari eta abeslariak, elizkizunean parte hartu dutenak. Ez da abestirik ere falta izan Berako elizan, Goiak berak organoa jotzen zuen elizan.
Behin elizkizunak amaituta, hilerrira eraman dute senideek Goiaren gorpua.
Josu Goiari azken agurra, Beran. #AgurEtaOhore pic.twitter.com/cbwAAggd7X
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) November 4, 2018