INFO

Sanchezek ez du May kargutik botako


Gibraltar es español» leloa ahoan, Brexitaren inguruko azken-aurreko negoziazioak aztoratu ditu Sanchez presidenteak, igandeko gailurrari betoaren mehatxua eginda.

Nolabait ulergarria izan daiteke Irlandak lortuko duen salbuespenaren aurrean espainiarren nolabaiteko inbidia. Galdetu bestela eskoziarrei, edota galestarrei.

Dena den, ez dirudi, honaino iritsita, Estatu espainola gai denik akordioak pikutara bidaltzeko. May kargutik botatzea lortuko lukeena ez dago Madrilen, Londresen bertan baizik. Eta denborak aurrera egin ahala gero eta zailago duela ematen du. Eta Espainiak duen egoera ikusita, gerta liteke, agian, Sanchezek hauteskundeak deitzen duenerako, premier-ak Downing Street kaleko 10. zenbakian jarraitzea.