Euskaraldiaren uzta
Amaitzear da Euskaraldia, baina utzitako uzta ez da segituan galduko. Hamaika ezusteko hartu ditugu hizkuntza inertziak aldatuta eta gure mugak ere gainditu ditu Euskaraldiak. Festa eta aldarrikapen giroa nagusi da ekimenaren azken ordutan.
Euskaraldia bere helmugara iritsi da. Hamaika egun eman dituzte Euskal Herriko aho bizi edo belarri-prestak, txapa soinean, euskaraz bizitzeko ahalegina egiten, barneratutako inertziak astinduz eta euskararen erabilera areagotuz.
Hizkuntza ohiturak aldatzeko aktibazio ariketa nazionala honetan 16 urtetik gorako 220.000 herritarrek baino gehiagok parte hartu dute. Ekimenak izan duen eragina handia izan dela azpimarratu dute arduradunek.
Euskaraldiaren azken txanpan festa giroa gehitu zaio ekimenari eta herriz herri hamaika hitzordu izan dira amaiera borobiltzeko. Antzerkiak, sari banaketak, herri argazkiak eta irakurketak izan dira han eta hemen.
Jendez lepo izan degu gaur arratsaldean eliza zaharra antzerki bikaina ikusteko.#ergela#Aginaga#euskaraldia #elizazarra pic.twitter.com/cdelsV7CHV
— Agiñatik... (@Agiatik1) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
Haimaka orduko irakurraldia martxan!! Aurten Uxue Alberdiren "Jenisjoplin" liburua irakurriko da. #EuskararenEguna #Euskaraldia pic.twitter.com/3xm6rANx80
— Gernika Liburutegia (@gernikalibu) 2018(e)ko abenduaren 3(a)
#Ondarru-ko kofrai zaharrin, #Euskaraldia-ko egitaraun barrun: #AgustinZubikaraiLiteraturRallyLehiaketa-ko sari banaketi ta #OndarrutarNaturala lehiaketi aurkezten ibili nitxan.
— Ugaitz Alegria (@UgaitzAlegria) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
Ederto pasa gendun, nahiku barre algara ta #Ondarru-ko gorabehera ikasi be. Hamen Ondarrutar Naturalak pic.twitter.com/O6C3cSWDjA
Gaur Euskararen eguna eta Euskaraldiaren azken eguna dela gogoan izan! 11 egunetan zuen hizkuntza ohiturak aldatzen saiatu zareten guztiok, eutsi erronka horri 365 egunetan. Animo eta zoronak! #EuskararenEguna #Euskaraldia pic.twitter.com/St54ddF3PZ
— Zumaiako Udala (@ZumaiakoUdala) 2018(e)ko abenduaren 3(a)
Laudion egun osoko festa ederra izan da Euskaraldiaren azken ordutan.
#EuskaraldiaAiaraldean | Gardeako zutabea martxan da#Euskaraldia @aiaraldea pic.twitter.com/egnE8hyW6p
— XaguzarTxuria (@anderferamon) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
Poesia eta ginnasia erritmokoa, #Euskaraldia ren aldeko ekitaldian pic.twitter.com/M74KWDcgw3
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
Euskaraldiaren alde ederrena, protagonistek euren rola jokatuz bidean hartutako ezusteak izan dira. Norberaren hizkuntza ohiturak aldatuz sorpresa eta konplizitate berriak aurkitu dituzte askok inguruan eta horien berri eman dute askok sare sozialetan.
Latinoamerikar antza hartu diozun zerbitzariari fede handirik gabe garagardo bat euskaraz eskatu eta "handia ala txikia?" erantzuten dizunean. :ahobizi: + :begizabal:#euskaraldia
— txerren (@txerren) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
Ostegunean, ostatu batean, hegoamerikar itxura zuen ostalariari:
— AritzIbañezLusarreta (@aritzibanez) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
-Garagardo bat otoi!
(Berak garagardoa atera)
-Zenbat da?
-3 euro!
Ez zekien euskararik baina Iruñean 18 urte zeramatzala. "No es tan dificil hacer un pequeño esfuerzo y aprender unas palabras" @euskaraldia
稜Okindegian, gaur #EuskaraldiaBarakaldo:
— Adrian #Ahobizi (@AdrianEskola) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
-Aupa, ogi bat eta zortzi donete mesedez
-Bai
-Ostras, #belarriprest zara?
-Eh?
-Ondo ulertzen duzula
-Bueno apurtxu bat
-Zenbat da?
-Hiru laurogeita hamabost
-Apur bat baino gehiago eh!
-Eskerrik asko
-Eskerrik asko, agur!#Euskaraldia
Euskal Herriko mugak gainditu, eta ezusteko lekuetan aurkitu dugu Euskaraldia. Valentzian adibidez, euskararen alde bat egin zuen Laurak Bat bertako Euskal Etxeak eta Mikel Merlori esker bertako maratoian ere korrika egin zuen atzo euskarak.
#Euskaraldia Valentziako maratoian @maratonvalencia #ahobizi pic.twitter.com/iu8SyCE7Nl
— Mikel Merlo (@mikelmerlo) 2018(e)ko abenduaren 1(a)
#euskaraldia Valentzian ere euskararen alde! pic.twitter.com/AD4GWtj75E
— Laurak Bat - EUSKAL ETXEA VALENCIA (@Laurakbat1) 2018(e)ko abenduaren 1(a)
Argentina, Japonia, Txile edota Poloniara ere heldu da Euskaraldia.