INFO

Zeropeko tenperaturak espero dira astebururako ere

Zeruak garbi eta zoruak izotzak estalita esnatu dira gaur Euskal Herriko txoko ugari eta asteburuan ere bide beretik jarraituko du. Alerta horia ezarri dute hotzagatik tokian tokiko agintariek. [Iragarpena herriz herri]

Izotza gaur goizean auto baten gainean.

Zeropeko tenperaturak espero dira asteburuan Euskal Herri guztian eta alerta horia ezarri dute hegoaldeko tokian tokiko agintari eta meteorologia agentziek. Ipar Euskal Herrian alertarik ez baina egunez ere tenperatura hotza iragarri dute. 

Abisu horia eman du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Euskalmet agentziak. Gaur ez bezala larunbatean kostan ere 10.00ak bitartean abisua ezarri du hotzagatik. Barnealdean 20.00etatik aurrera ere muturreko hotza iragarri du. 

Nafarroako Gobernuak zeropeko tenperaturak iragarri ditu Erriberan eta erdialdean.