INFO

250 abere eta baserri eta artisau produktuak gaur, Abadiñoko sanblasetan

Aurten San Blas azokak domekarekin bat egin duenez, bisitari ugari espero dute Abadiñon. Udal agintariek nabarmendu dutenez, hiru osagai berezi biltzen ditu Bizkaiko herri honetako hitzorduak: «giro ederra», baserrietako gizon-emakumeen lanarentzat «erakusleiho bikaina» izatea eta produktuen kalitate handia. Hori guztiari tradizioa gehituta eta igande batean eskainita, «jendetza handia» biltzea espero dute.

Abadiñoko azokak abeltzaintzari oso lotuta jarraitzen du, eta animaliak dira azokako arlo erakargarrienetako bat. Guztira 250 buru izango dira ikusgai eta ehun bat jarriko dituzte salgai, trinket ondoko karpan. Arraza ezberdinetako animaliak ikusi ahal izango dira gaur, Enkarterriko astoak eta Euskal Herriko zaldiak, besteak beste.

Ondoan, baserriko produktuek 91 saltoki izango dituzte. Trinketeko aparkalekuan kokatuta, ohiko eligaiak aurkituko ditu erosleak han: barazkiak, gazta, eztia, ogia... Artisauen lanak Txanporta plazan egongo dira, 26 saltokirekin. Baserriko tresneriak, talo txosnak, erroskilla saltokiak, landareenak eta zurezko tresnak eta uhalgintzakoak dira eskaintza osatzen dutenak.

Saltokien inguruan, ohiko jai giroa ziurtatzen du San Blas azokak. Egitarauak bertso saioa, herri kirolen erakustaldia, Lotxo taldearen erromeria eta idi probak iragartzen ditu, eguneko jardueren arten.

Indarkeria matxistaren aurreko informazioa eta sentsibilizazioa lantzeko, Beldur Barik gunea izango du San Blas azokak.