INFO

Jon Lopategi bertsolari bizkaitarra zendu da

84 urte zituela, atzo gauen zendu zen Jon Lopategi bertsolari txapelduna eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea izan dena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1989an eta Bizkaiko txapela lautan jantzi zuen.

Jon Lopategi, artxiboko irudi batean. (Jon HERNAEZ / FOKU)

Jon Lopategi bertsolari Muxikarra hil da bart, 84 urte zituela. 1989an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bereganatu zuen eta Bizkaiko txapeldun lautan izan zen 1962, 1964, 1966 eta 1987an.

Lorpenetatik haratago, bertso eskoletan egindako lanaren balioa da azpimarratzekoa. Elkartasun mezu ugari zabaldu da sareetan.