Dolua, tristea bezain ederra
Gipuzkoako Basozainen Elkarteak zabaldutako bidea da honakoa. Bertan hildako beltxarga bat ageri da, ondoan, azken agurra eskainiz, beste beltxarga bat duela. Hegazti hauek bikotea osatu eta normalean bietariko bat hil arte elkarrekin bizi ohi dela eman du aditzera Gipuzkoako Basozainen Elkarteak Twitterren duen profilean. Elkarbanatutako bideoan ageri den beltxarga, dirudienez bikoateri azken agurra ematera hurbildu zaio.
Gaur hildako #beltxarga arrunt bat jaso dugu. Hegazti hauek bikotea osatu eta normalean bietariko bat hil arte batera bizi ohi dira. Irudietako bikotea azken agurra ematera hurbildu zaio. #cignusolor pic.twitter.com/xm0s5G3r2a
— Gipuzkoa basozainak (@Basozainak_Gipu) 2019(e)ko otsailaren 17(a)
Bideoak sare sozialen arreta eragin du, izan ere bai euskaraz eta baita gazteleraz partekatutako mezuek atsegite ugari jaso dituzte.