EITBko erredakzio kontseiluak «elkartasuna eta babesa» adierazi die GARAko langileei
Ohar baten bitartez, EITBko erredakzio kontseiluak «elkartasuna eta babesa» helarazi diete GARA egunkariko langileei eta «prentsa askatasunaren eta informazio eskubidearen aurkako erasotzat» jo du GARAk ‘Egin’ egunkariaren itxieraren ondorioak bere gain hartu behar izatea.
EITBko erredakzio kontseiluak GARAk ‘Egin’ egunkariaren itxieraren ondorioak bere gain hartu behar izatea «prentsa askatasunaren eta informazio eskubidearen aurkako erasotzat» jo du, adostutako mezu batean. Zentzu horretan, gogora ekarri dute bere garaian Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo zuela itxiera.
Hau dela-eta, «elkartasuna eta babesa» helarazi diete GARAko langileei, «pluraltasunaren alde egiten duten lana aitortzeaz batera».
Azkenik, bat egiten dute elkartasun kanpainaren barne kazetari ugarik argitaratutako ‘GARA auziarekin kezkatuta’ agiriarekin.
Gizarte Segurantzak ‘Egin’-en 4,7 milioi euroko zorra GARAri egotzi dio. Horretarako, Baltasar Garzon epailearen erabaki batean oinarritu da (Garzonek berak itxi zuen ‘Egin’ 1998an), zeinetan «ondorengotza ideologikoa» argudiatzen duen, 2009an espainiar Auzitegi Gorenak ‘Egin’ egunkariaren itxiera «ilegala» izan zela adierazi arren. endosase a GARA la deuda de 4,7 millones de euros de “Egin”.
Honen aurrean, harpidetza kanpaina bat abiatu da, 10.000 harpide berri lortzeko jomugarekin. Era berean, prozesu guzti honetan laguntzeko prest dagoen jendea biltzen ari da, datozen aste eta hilabeteei forma emateko.