Martxoren 8ko greba feministarekin bat egiteko deia egin dute LABek eta EH Bilduk
Martxoaren 8ko greba feministan parte hartzeko deia egiteko, ‘Neskamearen ipuina’ irudikatu du LAB sindikatuak Bilboko kaleetan. EH Bilduko emakumeek agerraldia egin dute Iruñean, «egun horretan kalean izanen diren aldarrikapenei bide ematea lortzeko» eragile aktibo izango direla azpimarratzeko.
‘Kapitala hautsi, bizitzari eutsi’ lemapean, protesta ikusgarria egin du LAB sindikatuak Bilbon. Martxoaren 8ko deialdia hauspotzeko eta sektore feminizatuen gatazkak eta lan baldintzak salatzeko ‘Neskamearen inpuina’ irudikatu dute.
Cómo las protagonistas de la serie televisiva "El cuento de la criada", militantes de @LABsindikatua se movilizan por el centro de Bilbo. #GrebaFeminista pic.twitter.com/S6UrD3QTWH
— agustin goikoetxea (@goikodeustu) 1 de marzo de 2019
Lakuako egoitza parean hasi dute protesta, «berdintasun-planen porrota» arbuiatzeko. Aldundian, garbiketa eta soziokomunitarioko langileek gatazkak ikusarazi nahi izan dituzte eta Zaran ekoizpenaren esplotazioa eta lan baldintzen galerak gaitzetsi dituzte. El Corte Ingles saltokiaren ataritik pasa ostean, epaitegietan amaitu dute protesta.
Ante la tienda de la multinacional Zara han "lapidado" un muñeco representando a Amancio Ortega por la explotación laboral que sufren sus trabajadoras. pic.twitter.com/d92UmV2Sul
— agustin goikoetxea (@goikodeustu) 1 de marzo de 2019
Mugimendu Feministak Bilbon egin dituen deialdiak gogoratu dituzte amaieran LABeko kideek, haietan parte hartzeko deia eginez: hilaren 5ean Azaroaren 25eko plazan egingo den Besarkada feminista, 6an Bilboko Kale Nagusitik egingo den kalejira aldarrikatzailea eta, azkenik, martxoaren 8ko 24 ordutako greba feminista.
EH Bilduko emakumeen agerraldia
Era berean, Nafarroako EH Bilduko emakumeek agerraldia egin dute Iruñean martxoaren 8ko deialdiari babesa adierazteko.
Nafarroan eman zen aldaketak berdintasunerako bidean ere «jauzi kualitatiboa» suposatu zuela nabarmendu duten arren, «egiteke asko» dagoela adierazi eta «politika publikoak gako feministen arabera eraldatzeko» asko egin beharra dagoela esan dute.
Horregatik, grebarekin bat egiteaz gain, azaldu dute «eragile aktibo» izango direla martxoaren 8an «kalean izanen diren aldarrikapenei bide ematea lortzeko».