Aske gelditu da Andoni Zengotitabengoa preso elorriarra
Portugalgo Vale de Judeus espetxean zegoen Andoni Zengotitabengoa preso elorriarra aske gelditu da.
NAIZ
BILBO
Andoni Zengotitabengoa preso politiko elorriarra aske gelditu da, NAIZek jakin ahal izan duenez. Portugalgo Vale de Judeus espetxean zegoen.
2012ko urtarrilean 12 urteko zigorra ezarri zioten, Portugalgo etxe batean aurkitutako lehergailuekin lotura zuelakoan. 2010eko martxoan atzeman zuten, Lisboako aireportuan.
Portugalgo espetxeetan bizi izan dituen baldintzak behin baino gehiagotan salatu dituzte senide eta gertukoek.