INFO

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, seme-alaba adingabeen aurrean bikotea jotzeagatik

31 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, bikotea jotzea leporatuta. Gertaerak atzo gauean izan ziren, Arana auzoko lonja batean.


Gasteizko Udaltzaingoko agenteek 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean, genero indarkeriako delitu bat egotzita, seme-alaba adingabeen aurrean bikotea jotzeagatik, Gasteizko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Gertaerak goizaldean izan ziren, Arana auzoko lonja batean. Lokalean jai bat ospatzen ari zen eta biktima handik irtetear zegoen. Orduan, emakumeak berak eta bertan zeuden beste pertsona batzuek esandakoaren arabera, mozkorrik zegoen bikotekidea hura iraintzen eta jotzen hasi zen.

Emakumeak eta lekukoek esandakoa eta biktimak erasoaren ageriko markak zituela kontuan izanda, udaltzainek 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, eta astelehen honetan eraman dute epailearengana.