INFO

Futboleko izarren antzera hartu dute Viñaspre bertsolaria, irakasle den eskolan

Arabako bertsolari txapelketako irabazleak ongi etorri berezia izan zuen irakasle den eskolan. Sareetan zabaldutako bideoan ikusi daitekeenez, ikasle eta irakasle guztiak zain zituen.

Iñaki Viñaspre Arabako bertsolari txapelduna (Endika PORTILLO / FOKU)

Iñaki Viñasprek larunbatean jantzi zuen Arabako bertsolari txapelketako txapela Gasteizko Principal antzokian. Asteburuan hura erantzi ezinik, gogotik ospatuko zuen abetxukuarrak. Astelehenarekin batera baina, ez zen lasaitasuna eta errutina etorri arabar bertsolarientzat, izan ere, irakasle den eskolan, Angel Ganivet eskolan, sorpresa ederra zuen zain.

Estefania Bastas Facebook erabiltzaileak partekatu duen bideoan ikusi daitekeen moduan, ikasle eta irakasle guztiak zain ziren Viñasprek merezi zuen ongi etorria emateko. «Iñaki! Iñaki!» oihuen zalaparta entzun daiteke eskolan, Arabako bertsolari txapelketako irabazlea agertzearekin batera, eta nahiz eta bertsoz klasera joateko deia egin Viñasprek, jaia eta zalaparta ez du etenik. Sare sozialetan zeresana piztu duen bideoak erakusten duen moduan, gure herrian futboleko izarren antzera hartzen dira ere bertsolariak.

Larunbatean Gasteizko Principal antzokian jokatutako finalean hasieratik erakutsi zuen Viñasprek txapela janzteko aukera zuela eta saioan zehar aukera hori handituz joan zen. , 612 puntu batuta jantzi zuen txapeal, Manex Agirrek, 595,5 punturekin txapeldun orde geratu zen. Sailkapenak horrela du segida:  Xabi Igoa (409,5), Oihane Perea (399), Peru Abarrategi (384) eta Aroa Arrizubieta (363).

Txapelketaren biharamunean, pozarren agertu zen Viñaspre GARAk egindako elkarrizketan finalaren errepasoa eginez.