Lau hamarkadako gazte borroken uzta
‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamikak Euskal Herria zipriztindu du azken hilabeteetan. Han eta hemen hamaika hitzaldi, bazkari edota ekimen antolatu dituzte. Lemoako Gazte Topaguneak amaiera borobila emango dio dinamikari.
Ernaik eta Aitzinak bultzatuta Euskal Herrian izan diren gazte borroken lau hamarkadak gogoz ospatu nahi izan dituzte ‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamikaren bidez, ezker abertzaleko gazte erakundeen ekarpenari balioa aitortuz.
Aurten 40 urte beteko dira Jarrai antolakundea sortu zenetik. Urtemuga hori baliatuta, ezker abertzaleko gazte mugimenduak iraganean gazte antolakundeetan aritutakoak, egun ari direnak eta etorkizunean arituko direnak batu eta «Euskal Herri sozialista eta feminista lortu arteko konpromisoa» berretsi nahi izan dute.
Herrialdez herrialde, Euskal Herriko herri eta auzo askotan elkartu dira belaunaldi desberdinetako kideak. Aiaraldean, Tafallan, Agurainen, Baztanen, Irunen Auñamendin edo Garraldan gogotik ospatuko dituzte Bulkada Egunak.
Heldu da eguna
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) 2019(e)ko martxoaren 23(a)
BULKADA BERRIEN GARAIA DA!#EzDutGalduko #Gzt19 pic.twitter.com/BMtWAFyc7i
Atzo Agurainen #bulkadaberriengaraia -n gaudela berretsiz, atsalde eta gau ezin ederragoak pasa genituen#goraeuskalgazteria ✊#goraherria ✊@ErnaiLautada @ernaigazte pic.twitter.com/z5HC7zEfSV
— Oihana San Vicente (@oihanaagurain) 2018(e)ko abenduaren 16(a)
Auñamendin bulkada berrien garaia da!
— Unai Irigarai (@unai_auritz) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
Datorren larunbatean Garraldan pic.twitter.com/DRVVzhbFTE
Gazteok 40 urtez antolakuntzan eta borrokan!
— Santurtziko Ernai (@ErnaiSanturtzi) 2019(e)ko urtarrilaren 19(a)
Bulkada berrien garaia da!
Santurtzin ere ernai gara eta aitzina goaz!
GORA EUSKAL GAZTERIA! pic.twitter.com/XmiALVhOHZ
40 urte daramatzagu askatasunari bulkadak ematen Mendialdean. Orain bulkada berrien garaia da!
— Ernai Baztan (@ErnaiBaztan) 2019(e)ko martxoaren 17(a)
Antolakuntzaz eta borrokaz, lortuko dugu! pic.twitter.com/wdL5WgWa5A
Egun handia eta berezia izan zen larunbatekoa. Ezker Abertzaleko gazte antolakundeetan ibilitako Portugaleteko hamarnaka gazte batu ginen elkar ezagutu, bizipenak elkarbanatu eta 4️⃣0️⃣ urtetako gazte antolakuntza eta borroka goraipatzeko.
— Ernai Portugalete (@ErnaiPortu) 2018(e)ko azaroaren 26(a)
BULKADA BERRIEN GARAIA DA!✊ pic.twitter.com/DdWQGhAgt3
Atzoko Bulkada Eguneko argazkiak...
— Bulkada Berriak Arrasate (@BulkadaA) 2019(e)ko martxoaren 31(a)
Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei, eta nola ez, egitaraua aurrera ateratzeko lanean aritu zineten sukaldari, margolari, musikari, teknikari, hizlari eta zerbitzariei. pic.twitter.com/kRjBp7D9e8
Bilboko Bulkada egunerako abestia ere atera dute Mugalarik eta Eztanda taldeek.
Eta Iruñean, olinpiaden erronka ere izan dute hilabete hauetan auzoz auzo.
Herriz herriko dinamikaz gainera, 'Bulkada berrien garaia da’ kanpainaren baitan gazte antolakuntzaren memoria bilduko duen liburua ekoiztu dute. Gazte antolakundeen azken 40 urteetako ibilbidea bildu eta argitaratu dute.
Izandakoaren itzala gure baitan.
— Ernai • #Gzt19 (@ernaigazte) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Orainaren borroka gure eskuetan.
Bulkada Berrien Garaia Da!#BulkadaBerriak#Gzt19#EzDutGalduko pic.twitter.com/qOE3QlkNWG
Gazte Topagunea
Ostiralean hasi eta astelehena bitarte, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek Lemoan egingo dute 2019ko Gazte Topagunea, «Askatasun bulkadak independentziara!», lemapean. Arratiako herria «aldarri, borroka, kolore, bizipoz eta doinuz» bete nahi dute eta horretarako Gazte Topagune bereziena antolatu dutela eman dute aditzera behin baino gehiagotan. Hemen egitaraua.