INFO

Bolsonaro ingurumenaren alde egindako guztia hankaz gora botatzen ari da

Brasilek 1993az geroztik izan dituen Ingurumen ministro guztiek, alderdi eta pentsaera ezberdinetakoek, bat egin dute Jair Bolsonaro egungo presidenteak daraman politika salatzeko.


Jair Bolsonaro Brasilgo eskuin muturreko presidentearen ingurumen politika oso gogor salatu dute herrialdeak azken 28 urteotan izan dituen arloko ministro guztiek.

Alderdi eta pentsaera ezberdinetako zortzi ministro ohik esku hartu zuten Sao Pauloko Unibertsitatean egindako ekitaldi batean. Ricardo Salles egungo ministroari egurra eman zioten: «Konstituzioak agintzen duenaren aurka, ingurumen gobernantzari dagokionez aurrera egindako guztia desegiten ari dira Brasilen», irakur daiteke politikari horiek plazaratutako agirian. Sallesek hartu dituen erabakien eraginez, Ingurumen Ministerioa politika publikoak diseinatu eta abian jartzeko «gaitasunik gabe» geratzen ari dela diote.

«Isunaren industria» deitu zien Bolsonaro presidenteak, hauteskunde kanpainan, natura babesteko Brasilen sortu diren erakundeei, garapen ekonomikoa oztopatzen dutelakoan. Jarrera berari eutsi dio presidente kargura iritsi eta gero ere.

Marina Silva Lula presidentearen garaiko ministroak (2003tik 2008ra) nabarmendu duenez, «lehen aldiz, Gobernu baten politika lehen egindako guztia desegitea da. Hau ez da atzerapausoa, erregresioa baizik».

Salles egungo ministroak Twitter sare sozialean erantzun zuen. Salaketak ukatzeaz gain, adierazi zuen legez kontrako deforestazioaren aurkako «borrokarekin» jarraitzeko konpromisoari eusten diola, eta berak «neurri eraginkorrak» hartzen dituela, «ez erretolika».

Ministro ohien salaketa iritsi da TFA Tropical Forest Alliance nazioarteko elkarteak «basoen aurkako gerrari» amaiera emateko eskatzen zuen bitartean. «Kolapso ekologikoa» saihestu nahi bada, premiazko neurriak hartu behar direla esan zuen Justin Adams TFAko zuzendariak. Elkarte horren arabera, azken urteotan Brasil izan da mundu osoan oihan gehien suntsitu duen herrialdea.

Bogota Kolonbiako hiriburuan egin berri den bilera batean eman diren datuen arabera, 2014, 2016 eta 2017 izan dira baso tropikal gehien suntsitu diren urteak, eta 2018a laugarren postuan ageri da.

Donald Trump txaloka

Bolsonarori AEBetatik iristen zaizkio txaloak. Ingurumenari buruz tankerako ideiak defenditzen dituen Donald Trump presidenteak jakinarazi du Bolsonaro presidenteari agindu diola NATO erakunde militarretik kanpo dauden estatuen artean Brasil izango dela bere lehentasunezko aliatua. Analistek diote Washingtongo agintariek Brasilekoak hurbil eduki nahi dituztela. Brasiliak AEBek saldutako armak erosteko erraztasun handiagoa izango du aurrerantzean.

 

Un tribunal ordena que Temer vuelva a prisión preventiva

Un tribunal de apelaciones de Rio de Janeiro determinó el miércoles que el expresidente brasileño Michel Temer, que enfrenta acusaciones de corrupción relacionadas con el caso Lava Jato, vuelva a la cárcel preventivamente. «Para mí fue una sorpresa desagradable, pero mañana me presento voluntariamente», declaró el expresidente a las puertas de su casa en Sao Paulo.

Temer (presidente entre 2016 y 2018), de 78 años, es señalado por la Fiscalía como presunto cabecilla de «una organización criminal» integrada por políticos, la cual es acusada de desvíos millonarios en 2014. El expresidente estuvo preso de manera provisional por orden de un juez de primera instancia a finales de marzo. Fue liberado cuatro días después por orden de un juez del Tribunal Federal de la Segunda Región, que le concedió un habeas corpus al considerar que no había motivos legales para mantenerlo preso antes de que concluya el proceso. Pero el miércoles, por una votación de dos contra uno, el mismo tribunal determinó que vuelva a prisión.GARA