EAJ garaile Araban, EH Bildu bigarren indarra
EAJ lehengo indarra da Araban eta gehiengo absolutua izango luke PSErekin gobernua osatuko balu. EH Bilduk 12 batzarkide lortu ditu eta PPk lau galdu ditu.
%98a zenbatuta dagoenean, foru hauteskundeak Araban EAJk irabazi dituela iragarri daiteke. 17 eserleku lortu dituzte jeltzaleek Batzar Nagusietan. EH Bildu bigarren indarra da 12 batzarkiderekin, eta PSEk hamar lortu ditu, 2015ean lortutako emaitzak bikoiztuz.
PPk lau eserleku galdu ditu eta zortzi batzarkide izango ditu datorren legealdian. Eta Elkarrekin Podemosek lau izango ditu bakarrik. Duela lau urte Podemosek zortzi batzarkide lortu zituen Araban.
EAJ eta PSEren arteko koalizioa errepikatuko balitz Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia izango litzateke berriro, izan ere bi alderdi hauek gehiengoa absolutua daukate Arabako Batzar Nagusietan.