INFO

Torrent Urkullurekin bilduko da heldu den asteartean, Gasteizen

Kataluniako Parlamentuko presidentea, Roger Torrent, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilduko da Ajuria Enean. Ondoren, Gure Eskuk antolatuta, Kataluniako egoeraren inguruko konferentzia bat eskainiko du Gasteizko Europa Jauregian. Juan Jose Ibarretxek eginen du hitzaurrea.

Roger Torrent, Kataluniako Parlamentuko presidentea. (POOL EFE)

Ohar bidez, Roger Torrentek Euskal Herrira egingo duen bisita ofizialaren agendaren berri eman du Kataluniako Parlamentuak.

Heldu den asteartean, ekainak 4, 12.30ean, Gasteizko Legebiltzarra bisitatuko du. Bakartxo Tejeria presidenteak egingo dio harrera. Arratsaldeko 16.00etan, Ajuria Enean, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu da eta, ondoren, Europa Jauregira joango da. Bertan, arratsaldeko 19.30ean, ‘Ezinezko erreferendumetik, ezinbesteko erreferendumera’ izenburupeko konferentzia eskainiko du Torrentek.

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egingo du hitzaurrea eta agurra Gure Eskuko bozeramaile Amalur Alvarezek egingo du.

Internet bidez eman daiteke izena hitzaldira joateko.

Azkenik, asteazkenean, ekainak 5, Gernikako Batzarretxea bisitatuko du Kataluniako Parlamentuko presidenteak. Batzar Nagusietako presidente den Ana Otaduik egingo dio harrera.