#47Herrian elkartasun olatuak busti ditu sareak
Elkartasunak ez du oporrik eta datorren irailean epaituko dituzten euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritarrek sumatu egin dute. Menditik ala hondartzatik, asko dira auzipetuei elkartasuna helarazi dietenak.
Irailaren 16an 11/13 auziaren epaiketa abiatuko da Auzitegi Nazional espainolean. Euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar eseri beharko dute auzipetuen aulkian. Fiskalak egindako zigor eskaerari aurre egin beharko diote epaiketak iraun bitartean, 601 urteko espetxealdia, guztira.
Auzipetutako lagunen artean osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak daude eta «elkartasun sare baten kide» izateagatik auzipetuko dituztela salatzen dute guztiek.
Fiskalak zortzi eta 21 urtera arteko espetxe zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat, eta, ondoren, zaintzapeko zigorra; lau eta zortzi urtera artekoa. 2013ko irailean hasi zen auzia, eta 2015ean izan ziren azken atxiloketak. Jaiki Hadi-ko, Etxerat-eko eta Herrirako kideak, daude, besteak beste, auzipetuen artean.
«Milaka izan dira azken urteotan elkartasun sare hau posible egin dutenak. Elkartasuna izan da guztiok lotu gaituen haria», nabarmendu zuten Amaia Izko abokatuak eta Ane Zelaia Herrirako kide ohiak auzipetu guztien izenean ekaina hasieran eskainitako agerraldian. «Printzipio politiko eta etikoei loturik» lanean aritu zirela nabarmendu zuten ere, epaiketaren nondik norakoak azaltzeko, eta abian jarritako dinamiken berri emateko egindako prentsaurrekoan.
Udararekin batera hasi ohi gara udako opor egunak eta bidaiak antolatzen. Euskal herritar ugarik baina, ez dute elkartasun keinuak maletan sartzea ahantzi eta dauden lekutik igorri dituzte auzipetuekin elkartasun mezuak. Siresatik, Alpeetatik, Cadizetik edota Tarragonatik iritsi dira batzuk.
Tarragonatik elkartasun argazkia#47akHerrian pic.twitter.com/6B2xe0GMAU
— xabi (@Ate_Huri) 2019(e)ko ekainaren 28(a)
Siresatik ere heldu da elkartasun keinua! #47akHerrian paraje ederrak elkartasunaz janzten zabiltzate!! pic.twitter.com/FconidB5Df
— Eneko #47akHerrian #I14Bilbo (@atarrabiakomanu) 2019(e)ko ekainaren 30(a)
Nahiz eta Espainiar estatuak bere mugetatik irtetea debekatu didan, zenbat tokitan egon naiz aldarrikapenean bada ere. Milesker lagunak! #47akHerrian holako keinuekin ezin behera etorri! Argazki ederra Alpeetatik! pic.twitter.com/KopTO8kVgl
— Eneko #47akHerrian #I14Bilbo (@atarrabiakomanu) 2019(e)ko uztailaren 1(a)
Kadizetik elkartasun keinua... Aupa bikotee!!!! #47akHerrian itzela jasotzen ari ditugun elkartasun keinuak. pic.twitter.com/ZhG0BfY01R
— Eneko #47akHerrian #I14Bilbo (@atarrabiakomanu) 2019(e)ko ekainaren 27(a)
Anayet menditik Agoitzeraino elkartasun olatuak etenik ez du! #47akHerrian Esker mile lagunak! pic.twitter.com/kr4Qmq3kTN
— Eneko #47akHerrian #I14Bilbo (@atarrabiakomanu) 2019(e)ko ekainaren 29(a)
Hiru Erregeen Mahaiatik ere elkartasuna heltzen zaigu. Aupa zuek!#OscarHerrian #47akherrian pic.twitter.com/UtGKi4lAdi
— 47akHerrian (@47akHerrian) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
Urrutira joan gabe, gure lurraldeko kaleetan eta paretetan ere aurki daitezke epaiketaren aurkako mezuak.
Bilboko Alde Zaharrean #47akHerrian pic.twitter.com/vko9OzSlGq
— 47akHerrian (@47akHerrian) 2019(e)ko uztailaren 1(a)
#47akherrian aldarrikapena #lekeitio ere presente! pic.twitter.com/WNOdT17j1G
— --Txipi-- (@ttipilekitto) 2019(e)ko ekainaren 30(a)
Elkartasun olatua iritsi da Etxanobera. A ze itsulapikoa @zaharrazharro #47akHerrian #5akGasteizen pic.twitter.com/deQ73L2j0u
— idoia agirre (@zeruenea) 2019(e)ko ekainaren 29(a)
Bai eta data hauetan gure geografian hain ohikoak diren jaietan ere. Barañainen edota Bergarako San Martzial jaietan presente izan da euskal presoen eskubideen defentsan aritutakoen aurkako epaiketa.
Aupa Barañaingo Herria!!!
— Amaia Izko Aramendia (@AmaiaIzko) 2019(e)ko ekainaren 28(a)
Ongi pasa festak eta milesker!!! #47akHerrian pic.twitter.com/LRbZ5NUO3k
Bergarako San Martzial jaietan ateratako elkartasun argazkia #47akHerrian pic.twitter.com/c2VYAmMFXH
— 47akHerrian (@47akHerrian) 2019(e)ko uztailaren 2(a)
Antsoaingo Gazte Egunean, Imanol, Jaione eta Jonen aldeko elkartasun argazkia #47akHerrian pic.twitter.com/PFHngE95vo
— 47akHerrian (@47akHerrian) 2019(e)ko ekainaren 29(a)
Herriz herri, auzipetutako lagunen auzo eta herrietan babes dinamika propioak garatzen ari dira. Haietan auzipetuek euren gertukoen elkartasuna senti dezakete.
Zumaian, Nagore Garciarekin elkartasuna adierazteko babes argazkia #NagoreZumaia #47akHerrian pic.twitter.com/kDjFSeTyLR
— 47akHerrian (@47akHerrian) 2019(e)ko ekainaren 29(a)
SFK eskolako jendeak beti elkartasuna ikur. Hau da nere komunitatea, nere familia handia!!! Milesker! #47akHerrian pic.twitter.com/KvK9bkROxg
— Amaia Izko Aramendia (@AmaiaIzko) 2019(e)ko ekainaren 22(a)
Kriston jendetza bildu da Erromon Oscar eta beste 46ekiko elkartasuna erakusteko eta makroepaiketa honen injustizia salatzeko! Mila esker atxiki egin diren eragile eta pertsona guztiei!
— OscarHerrian #47akherrian (@HerrianOscar) 2019(e)ko ekainaren 29(a)
Borrokan jarraituko dugu!#oscarherrian#47akherrian#elkartasunaelkartasunari pic.twitter.com/tUp2cipHOM
Kirol ekimenetan ere lortu da epaiketaren salaketaren presentzia. Herrien arteko pilota txapelketako finalean, adibidez, Astigarraga eta Azpeitiko pilotariek elkarrekin ateratako argazkia da honakoa.
Herrien arteko pilota txapelketako finalean, elkartasuna nagusi ⚾️ Mila esker @ilunpe #Azpeitia #Astigarraga #47akHerrian pic.twitter.com/R49hHTlB7E
— 47akHerrian (@47akHerrian) 2019(e)ko ekainaren 29(a)