INFO

300 emakumeren aurpegien filma

Eguneroko heroia, heroi anonimoak, horiek dira Izibene Oñederrak bere azken lanean aurkezten dizkigunak. Pertsonai batzuk ezagunak egingo zaizkigu agian, baina autorearen helburua ez da ulertu beharreko filma egitea. ‘Lursaguak’ ikusteko relatoaren korronteari jarraitzea besterik ez da behar. 

Victoria Eugenia antzokian egiten duten topaketetan parte hartu du Oñederrak. (NAIZ)

Izibene Iñederrak emakumeak izan ditu oinarrian ‘Lursaguak’ egiteko, Zabaltegi Tabakalera sailean ikusi daiteken animaziozko laburmetraila. Bertan azken hiru urtetan egindako ilustrazioak biltzen dira, 300 emakumeren erretratuak, heroi anonimoak. 

«Labur zaharra, zikinaren itxura dauka. Nik eskutik helduko zaituztet, gidatu egingo zaituztet, ea zuen ametsetan ikusitakoaren zerbait aurkitzen duzuen», esan du Victoria Eugeniako sotoan egin duten topaketan. Izan ere, bere lanak ikusten dituzten asko «galdu» egiten dira irudiak ulertu nahian, eta bere ustez onena «joaten uztea da», filmari zentzua ematen saiatu gabe, ikusiz, barneratuz. 

Izenburuak «eremu kulturala lurrazpitik birrintzenari diren emakumeei» egiten die erreferentzia, «gauzak aldatzen ari diren emakumeei». Istorio txikiak kontatzen saiatzen da irudien bitartez. Horretarako lantalde baten laguntza izan du oraingoan. «Horrek esan nahi du jendea zuzuendu egin behar duzula, baina ez bestearen sorkuntza mugatu. Espazioa eta konfidantza eman behar zaio berak bere proiektua garatu dezan, zure proiektuaren barruan», azpimarratu du egile azkoitiarrak. 

‘Lursaguak’-en jatorria antiheroien inguruko tesia egiten ari zela pintatu zituen erretratuetan dago. «Nire ama, Mari Puri edo Sabrina agertzen dira, heroi desberdinak», esan du. Erretratu horiek errealistak izatea behar zuen, eta horrek animazioa zaildu egin du. «Hildako nire amaren aurpegia animatzeak gauza asko mugitu zizkidan», adierazi du.