INFO

Hondakinak

Nafarroan, neurriak hartu dira hondakinen gaia kudeatzeko. Izan ere, gaur egun gizarteak aurre egin beharreko erronka handienetako bat da hau. Eremu honetan, prozesu parte hartzaile bat jarri zen martxan. Alderdi hauei buruz Ana Garciarekin hitz egin dugu, Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendaria.


Bestalde, hondakinen kudeaketak giza enpleguaren sustapena kontutan hartzen du. Traperos de Emaus da Nafarroako erreferenteetako bat da. Kolektibo honen sorrera ezagutzeko José María Garcíarekin hitz egin dugu, kolektiboaren arduradunetako bat. Bertan, lan banaketa eta soldata berdintasuna sustatu eta ekonomia zirkularra defendatzen dute.