INFO

LGTBIQ+

Nafarroan, LGTBIQ+ mugimendua ez zen sortu frankismo garaia bukatu arte. 2000 urtean Kattalingune sortu zen, profesionalekin lan egiten duen zerbitzu publiko bat, LGTBIQ+ pertsonak informatu eta aholkatzeko helburuarekin. Angel Lenaroz EHGAM Euskal Herriko gay mugimenduko kideak azken urteetan gizarteak bizi izandako aldaketak kontatu dizkigu, normaltasun eta ikusgarritasunari dagokionez.


Bestalde, gizarteak oraindik ere eman beharreko aurrerapausoen inguruan hausnartu dugu berarekin.

Erika Salvatierra sexologa da eta Harrotun egiten du lan, udaleko doako zerbitzuan, LGTBIQ+ pertsonei modu anonimoan laguntza eskaintzen. Zerbitzu hauen inguruan hitz egin dugu berarekin.