INFO

Mertxe Aizpuruari eginiko elkarrizketa astelehenean argitaratuko du GARA egunkariak

Kazetaritza alde batera utzi eta gero, EH Bilduko diputatu eta bozeramaile gisa aritu da Mertxe Aizpurua, Kongresuko legealdi laburrenean. Bizitakoa gogoan, apirilaren 28an bezala, koalizio subiranistaren hautagaia izango da usurbildarra. Astelehenean, elkarrizketa GARA eta NAIZ-en.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


«Salbuespenezko kanpaina» batean murgilduta, preso politiko katalanen aurkako sententziak hauteskundeetan eragina izango dutela uste du Aizpuruak. Horrela, independentista katalanekin koordinazio lana burutzeko aukera izan duela azaltzen du Gipuzkoako zerrendaburuak, Llotja de Mar-eko Adierazpenean islatu dena.

Datozen inboluzio haizeen aurrean, subiranisten ordezkaritza indartsu batek euste-horma egingo duela dio Aizpuruak. Euskal preso politikoen eskubieen defentsatik eskubide sozialetara, usurbildarrak argi dauzka EH Bilduren helburuak; ez, ordea, zein izango den Pedro Sánchezen jarrera apirileko emaitzak errepikatzen badira. Horrek, hain zuzen ere, eragina izango du koalizo subiranistaren jarduera parlamentarioan.