INFO

Joseba Ezkurdiari elkarrizketa, asteazken honetan GARAn

Iazko txapeldunak garaipena errepikatu nahi du igandean Navarra Arenako pilotalekuan. Jon Ormazabali kontatu dizkionak luze eta zabal asteazkenean argitaratuko ditu GARAk, baina hemen duzue aurrerapentxo bat.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Egun Lau eta Erdiko txapelduna da Joseba Ezkurdia. Iaz kaiolan irabazitako finalak bultzada galanta suposatu zuen arbizuarraren kirol bizitzan eta aurten ere, zailtasun gehixeagorekin izan arren, txapelaren lehian da berriz ere.

Kantxa barruan izan dituen sentipenez, kantxatik kanpo egiten duen lanaz eta igandean espero duenaz aritu da luze eta zabal Ezkurdia Jon Ormazabal kazetariarekin. Elkarrizketa osoa asteazkenean argitaratuko da GARAn, baina hemen duzue aurrerapentxo bat.