INFO

Su Ta Garren ‘Jo Ta Ke’, txalapartaren soinuaz jota

29 urte daramatzagu Su Ta Gar taldearen ‘Jo Ta Ke’ abestia entzuten, baina sekula ez oraingoan bezala. Soilik txalaparta baliatuta, bi gaztek Euskal Herriko belaunaldi ezberdinen ereserki izan den abestia jo dute.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


1991an kaleratu zuen Su Ta Garrek ‘Jo Ta Ke’ abestia ‘Jaiotze basatia’ izeneko diskan. Oraindik, gaur egun, han eta hemen entzuten dugu abestia, taldeak berak taularatuta edo bertsioak jotzen dituzten talde ugarik moldatuta.

Soinu ezberdin ugari batu eta nahastu izan dizkiote kantari, baita hizkuntza ezberdinetan bertsioak egin.

Oraingoan bezala, baina, ez genuen entzuna. Bi lagunek, soilik txalaparta baliatuta, hainbat belaunaldiren ereserki izan den abestia jotzen dute whatsapp bidez zabaldutako bideo honetan.