«Guernica» zatiak balkoi eta leihoetan, Gernika aldarrikatzeko
«Gastu militarrak behar sozialetarako» leloarekin Picassoren `Guernica´ koadroaren bertsio bereziak zintzilikatzen ari dira Euskal Herriko leiho eta balkoietan, hainbat talde antimilitaristaren proposamenari erantzunez.
Duela 83 urte, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniako `Legion Condor´ eskuadroiak Gernika hiribildua bonbardatu zuen. Herriko biztanleen kontrako eraso hiltzaile haren ondorioz, Gernika suntsitua geratu zen.
Zoritxarrez, gaur egun, 83 urte geroago, munduko hainbat herrik gerraren ondorioak eta basakeriak pairatzen segitzen dute: herriak txikituta, milaka lagun hilak, milioika errefuxiatu gerretatik eta beldurretik ihesi.
«Gastu militarrak, behar sozialetarako»
Talde antimilitaristek ohartarazi dutenez, hori dena posible izateko «beharrezkoa da armagintzaren negozio zikina. Gastu militarra gero eta handiagoa da eta, horren ondorioz, gizarte beharrak asetzeko behar diren aurrekontuak gero eta murriztuagoak dira».
Covid-19aren ondorioz bizitzen ari garen egoera gogor honetan ere «lehentasunak zeintzuk diren argi eta garbi» ikusten ari dira talde antimilitaristak. «Gerrarako eta armagintza bultzatzeko erabiltzen duten dirua osasuna eta hezkuntza indartzeko erabili beharko genuke», proposatu dute.
Hori dela-eta, «Gastu militarrak behar sozialetarako» leloarekin, leiho eta balkoietan Picassoren `Guernica´koadroa edo haren zati bat jartzeko deia egin diete herritarrei, baita #Gernikagogoan eta #EjerzitoakApurtu hashtag-ekin irudiak sare sozialetan partekatzekoa ere.
Herritarrak ongi erantzuten ari dira proposamenari.
Gernika 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten | Aniversario del bombardeo de Gernika | Ez dezagun ahaztu. #gernikakobonbardaketa #gernikagogoan#gernika1937 #memoria#bombardeogernika pic.twitter.com/Y4FN0uEOFZ
— Maria Jauregi (@MJauregiLasa) April 26, 2020
Donostian Gernikako bonbardaketaren urteurrena gogoan eta armagintzaren aurkako mezuak #GernikaGogoan#EjerzitoakApurtu pic.twitter.com/PdsHugOaGk
— Bake-ekintza_Antimilitarista (@BakeEkintza) April 24, 2020
77 urte eta samiñak darrai. #GernikaGogoan #Gernika1937 pic.twitter.com/g4MgOZv0ha
— Aritz Loiola (@Aritzloiola) April 26, 2014
Gaur duela 83 urte, merkatu egunean, frankisten aginduak betez, nazien 'Kondor Legioak' #Gernika bonbardatu zuen ehundaka hildako eta zauritu eraginez.
— Baiona Verte & Solidaire (@BaionaVS) April 26, 2020
"Gernika erre ziguten baina, zutik daukagu arbola." 🌳#Gernika83 #GernikaGogoan #Gernika #gernikakobonbardaketa2020 pic.twitter.com/mzSloor3Gl
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak zera partekatu du:
🔵 GERNIKA 83 URTE 🔵
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) April 26, 2020
🕊 Gaur Espainiako Gobernuko eta Erkidegoetako presidenteekin izandako bileran, duela 83 urte Gernikak jasandako bonbardaketa gogoratu nahi izan dut: Gaur Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrena oroitzen dugu, kanpai hotsen eta sirenaren soinuaren bidez pic.twitter.com/rIwuwdMoge
Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariak honako txioa idatzi du:
Guernica 26/04/1937. Pour ne jamais oublier.
— Jean-René Etchegaray (@JreneEtchegaray) April 26, 2020
Gernika 1937ko apirilaren 26a. Inoiz ez ahantzeko. #Guernica #PaysBasque #Euskalherri pic.twitter.com/P3ZwOlxBs7
Max Brisson senatari eskuindarrak ere gogoan izan du bonbardaketa:
Guernica 26/04/1937. Ne jamais oublier ce qui fut le terrible prélude aux abominations de la seconde guerre mondiale.
— Max BRISSON (@max_brisson) April 26, 2020
Gernika 1937ko apirilaren 26a. Inoiz ez ahantzeko. #Guernica #PaysBasque #Euskalherri pic.twitter.com/2XjPlhL8Qu
Eta Maddalen Iriarte EH Bilduren EAEko lehendakarigaiak, honakoa:
Gernikako bonbardaketaren urteurrena. Aurten etxean gogoratuko dugu sarraskia.#Gernika pic.twitter.com/LpeuJYIJJ8
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) April 26, 2020
Sortuk Zumeta oroitu du:
🌹 #Gernika83 faxistek suntsitu zuten. Errautsetatik bizitza berregin genuen.#Zumeta-k zapaldutako herria berpizten lagundu zuen bere artearekin.#Covid_19-k eragindako krisiaren ondoren ere bizitza gailenduko dugu #LehenikHerria izan dadin borrokatzen bagara. pic.twitter.com/P64iG5gdim
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) April 26, 2020
GARAko komiki tirak ere partekatu ditu jendeak:
#Gernika (1937 - 2020) 83 urte
— Igor Meltxor (@IgorMeltxor) April 26, 2020
Bi artista gaur GARAn 👏👏👏
Gora Herria! #Memoria #Relato@uiturriaga ta @CamaradaTasio @naiz_info pic.twitter.com/fCPAPcevUU
Eta Berlinen ere bat bat egin dute Gernikarekin:
Ez ahaztu etorkizuna. #GernikaGogoan #NieWiederKrieg #NieWiederFaschismus pic.twitter.com/wiTfMjxN1S
— Euskal Etxea Berlin (@BerlinEtxea) April 28, 2015
Alarma eta kandelak
Beste bi deialdi ere luzatu dituzte talde antimilitaristek: 15.45ean alarma jotzen hasteko (ordu horretan hasi zen jotzen duela 83 urte Gernikan) eta 21.30ean etxeko leihoetan kandelaren bat pizteko. Azken hau Gernika Batzordea elkartearen proposamena da. Aukera izanez gero `Guernica´ koadroa edo Gerraren kontrako edozein irudi proiektatzera animatu dute.
Bake-Ekintza antimilitarista, Emakumeok Gerraren Aurka, Kakitzat koordinadora antimilitarista, Alternativa Antimilitarista-KEM-MOC Nafarroa, Gerrarik Ez-Eibar, KEM-MOC Bilbao eta Bardenas Libres taldeak dira proposamen hauek egin dituzten talde antimilitaristak.