INFO

Britainia Handiak 468 hildako erregistratu ditu deseskaladaren inguruko polemikaren erdian

Koronabirusak 468 hildako eta 3.451 kutsatu utzi ditu larunbat honetan Britainia Handian deseskalada planari buruzko polemikaren erdian. Boris Johnsonen exekutiboak ekainaren 1ean irekiko ditu ikastetxeak irakasleen sindikatuen iritziaren kontra.

Boris Johnson, Erresuba Batuko lehen menistroa. (Daniel LEAL-OLIVAS / AFP).

Agintari britainiarrek larunbat honetan jakinarazi dutenez, 468 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez azken 24 orduetan. Guztira, 34.466 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik, zenbaketa ofizialaren arabera.

Kutsatuei dagokienez, 3.451 positibo berri atzeman dituzte gaur, eta orotara 240.161 positibo eman dira dagoeneko Britania Handian.

Boris Johnson lehen ministro kontserbadorearen Exekutiboaren deseskalada planari buruzko polemikaren erdian zabaldu dituzte datu berriak. Izan ere, lehen hezkuntzako ikastetxeak ekainaren 1ean irekiko dituzte, nahiz eta irakasleen sindikatuek ezezkoa eman, ikasgeletako kutsadurak hedatuko dela uste dutelako.

Datuofizialen arabera, Osasun Zerbitzu Nazionalak (NHS, ingelesezko siglengatik) 136.486 test egin ditu azken 24 orduetan. Osasun ministerioak egunean 100.000 test egitea jarri zuen jomuga eta maiatzeko lehen astean kopuru horren azpian egon arren, gero lortu ahal izan zuen.

Aste askotan osasun-langileen kritikak jaso ondoren, Gobernuak maiatza amaiaeran 200.000 proba egin ahal izango dituela adierazi du.

Konfinamenduaren arintzea

Joan den asteazkenean, Gobernuak Ingalaterrako konfinamendua apur bat arintzeko baimena eman zuen. Asteazkenaz geroztik, Ingalaterrako jendea egunean behin baino gehiagotan atera daiteke etxetik ariketa fisikoa egiteko. Eskozia, Gales eta Ipar Irlandan konfinamendu neurriak mantentzen dituzte.

Garraioa da Gobernuaren kezka nagusietako bat, batez ere Londresen, eta, horregatik, bizikletaz ibiltzeko edo mendian ibiltzeko eskatu diete herritarrei.

Azken egunotan, koronabirusaren transmisio-ratioa (R), berrogeialdiko neurriak apurka-apurka kentzea erabakitzeko oso garrantzitsua izan zen datua, 0,7-1era igo da, aurreko astean zegoen 0,5-0,9koa zen, agintarien arabera.

Adituek ohartarazi dutenez, Ra 1era iritsi edo gainditzeko arriskua dago, eta hor errazagoa baita birusa zabaltzea.