INFO

Inposatutako muga gainean kantari, Euskal Herriaren zatiketaren aurka

Izpegi gainean, Nafarroa Beherea eta garaiak bat egiten duten lekuan bildu da gazte jende andana, koronabirusa dela-eta alperrik giltzarrapoz josi diren mugak salatzeko eta, era berean, jain giroan Euskal Herria muga horien gainetik eraiki behar dela aldarrikatzeko.

Mexikortxo taldea, Izpegi gainean jotzen Euskal Herriaren zatiketa salatzeko. (Bob EDME)

Izpegi gainean, Erratzu eta Baigorri bitartean, Ipar eta Hego Euskal Herriak bat egiten duen lekuan, Euskal Herriaren zatiketa inposatua salatu du larunbat hontan gazte talde batek, erreibindikazioa eta festa giroan, hain zuzen.

Koronabirusak mugak itxi arazi ditu nahiz eta «birusak mugarik ez duela» esan. Alabaina, Espainiako eta Frantziako esatuek beren itxiturei buelta bina eman dizkiete, egunero modurik naturalenean direlako alde bietan zehar ibiltzen diren milaka lagun bananduz.

Salaketa eta jaia. Martxa eta borroka. Mexikortxo taldeak Espainiako eta Frantziako estatuek mugen itxiera ezarririko lekuan entsegu musikal alai bat proposatu du bertan bildu direnen alaigarri, hain justu muga inposatuetan entseguak debekaturik daudelako. Jendea berengana bildu baitute bildu, baita Xabier Silveira eta Elixabet Etxando bertsolariek ere, jaiari azken orrazia emateko, muga horiek behin betiko noiz desegingo.