INFO

Espetxealdi arindua agortu ondoren, aske gelditu da Mikel Gil ‘Kurika’ Txantreako presoa

Ia 28 urte preso eman ondoren, aske gelditu da Mikel Gil ‘Kurika’ iruindarra. 2009tik etxean jarraitu du kondena betetzen, neurri zorrotzekin, gaixotasun bat dela eta.

Mikel Gil ‘Kurika’, aske. (NAIZ)

‘Kurika’ 1992an atzeman zuen Polizia frantsesak eta 2000. urtean Espainiaratu zuten arte, Estatu frantsesean egon zen preso.

2009ko apirilean, gaixotasun larri bat zela-eta, etxera bidali zuten, neurri zorrotzak ezarrita, han segi zezan zigorra betetzen.

Gaur aske geratu da.