Kanpezuko koarteleko espainiar bandera kendu dute: «Ez zaituztegu onartzen»
Urriaren 12aren testinguruan, Arabako Kanpezu herriko koartelean eskegita zegoen bandera hori-gorri handia desagertu egin da. Zenbait gaztek eraman dute, bideo batean erakutsi dutenez. Denis Itxaso Gobernu espainoleko ordezkariak onartu du ekintza.
Mila biztanle baino ez dituen Kanpezu herrian nabaria da Guardia Zibilaren presentzia, bereziki bertako koartelean eskegitako espainiar bandera handi-handia dela eta. Baina Hispanitatearen eta Guardia Zibilaren egun nagusian, urriaren 12an, ez da ikur horren arrastorik izan.
Zer gertatu da? Ernaik zabaldutako bideo batek erakutsi duenez, ekintza ausarta egin dute zenbat gaztek, gauez. Banderatzarra kendu eta eraman egin dute, eta hori gutxi balitz, beren aldarria margotuta utzi dute hizki handiz toki berean: «Ez zaituzte onartzen», dio, Ernaik Urriaren 12. honetan erabili duen leloa alegia.
Denis Itxasok, Gobernu espainolak EAEn duen ordezkariak, ekintzaren berri eman eta salatu egin du, Guardia Zibilari babesa helaraziz.
[1/2] Hoy 12 de octubre quiero enviar un fuerte abrazo a los agentes de la @guardiacivil en Euskadi, especialmente a los destacados en los puestos de Santa Cruz de Campezo y Zarautz, que han sufrido acciones de intolerancia y sectarismo.
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) October 12, 2020
[2/2] En una sociedad plural y democrática, nadie tiene derecho a segregar ni expulsar a ningún ciudadano, y menos aún a servidores públicos que velan por nuestra seguridad. Frente al ‘Alde Hemendik’ intimidatorio y excluyente, trabajemos por una Euskadi incluyente y cívica.
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) October 12, 2020