INFO

Alderdi, sindikatu eta norbanako ordezkapen anitza izango da bihar Sareren alboan

Sarek, bihar euskal preso politikoen eskubideen defentsan egingo dituen mobilizazioen baitan, alderdi politiko, sindikatu eta norbanako ezberdinak bilduko ditu Bilboko Euskalduna jauregian goizean egingo duen ekimenean.

Urrunketaren amaiera eskatu zuten euskal alderdi eta sindikatuek, elkarrekin. (Aritz LOIOLA / FOKU)

240 mobilizazio inguru antolatu ditu Sarek larunbat honetarako, euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Urtero Bilbon eta Baionan egiten zen manifestazioa egin ezin den arren, milaka lagun bilduko ditu ekimen ezberdinetan.

Mobilizazio gehienak arratsaldean izango dira, baina goizean, Bilboko Euskalduna jauregian, alderdi politiko, sindikatu eta norbanako ezberdinek osatutako ordezkaritza anitz bat bilduko da.

Bertan izanen dira, besteak beste, Irune Berasaluze eta Jonan Atutxa (EAJ), Maddalen Iriarte eta Julen Arzuaga (EHBildu), Miren Gorrotxategi eta Roberto Uriarte (Podemos Euskadi), Ainhoa Aznarez eta Ignacio Arteaga (Podemos Nafarroa) eta Blanca Regulez (GeroaBai) politikariak.

Baina ez dira soilik Euskal Herriko alderdi politikoak bilduko. Herrialde Katalanetako ERC (Marta Rosique eta Núria Picas) eta CUP (Albert Botran) Bilbon izanen dira elkartasuna adierazten. ANC-ko Narcis Turull eta Fermi Rubiralta eta ANC Euskadiko Bego Olaizola ere gerturatuko dira.

Ordezkaritza sindikala ere, inoiz baino zabalagoa izango da. Leire txakartegi eta Marijose Viso (ELA), Garbiñe Aranburu eta Endika Pérez (LAB), Alfonso Ríos eta Santi Martinez (CCOO), Dani Gonzalez eta Iñaki Gonzalez (UGT), Ana Perez eta Xabin Arrizabalaga (Steilas), Javier Saenz eta Txejo Ortega (ESK), Amets Ladislao (ETXALDE), Joan Antonio Kalzada eta Iñaki Pujana (HIRU) eta Andres Gallego eta Hodei Alberdik (CGT) baieztatu dute haien presentzia.

Euskal Herriko beste eragile batzuek ere parte hartuko dute kolore ugaritako ekimen honetan. Gure Eskuko Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez, Etxerat elkarteko Gorka Garcia eta Patricia Velez, Egiari Zor ekimeneko Ane Muguruza eta Ainara Esteran, Eneko Calle (Paz con Dignidad) eta Agus Herran (Foro Social) ere batuko dira.

Paul Rios, Axun Lasa, Javier Madrazo, Nekane Altzelai, Jone Goirizelaia, Ramon Zallo, Iñaki Lasagabaster, Angel Toña, Felix Cañada, Arantza Aldezabal, Mikel Casado, Bego Atxa, Tontxu Campos, Joseba Azkarraga, Blanca Guinea eta Juanda Barandiaranek osaten dute orain arte baieztatutakoen zerrenda.