INFO

Philippe Le Moing-Surzur izanen da Baionako suprefet berria

Emmanuel Macron frantziar presidenteak izendatu du Baionako suprefet berria: Philippe Le Moing-Surzur. Urtarrilaren 6an, asteazkenarekin, jakinarazia izan da buletin ofizialean. Le Moing-Surzurrek kargua noiz hartuko duen ez da iragarri.

Philippe Le Moing-Surzur,Baionako suprefeta berria. © Dailymotion

Urtarrilaren 6an, asteazkenarekin, jakinarazia izan da buletin ofizialean zein izanen den Baionako suprefeta berria: Philippe Le Moing-Surzur izendatu dute Herve Jonathanen ondorengoa izateko.

Philippe Le Moing-Surzur-ek frantziar administrazioko nazio eskolan (ENA) ikasi zuen eta 2006tik Barne Ministerioko zerbitzuetako goi funtzionarioa da.

Aitzinetik, ekonomia, finantza eta Industria Ministerioko zerga zuzendaritza nagusiko administratzaile gisa jardun zuen.

Barne Ministerioan eskaini dituen zerbitzuei esker Le Moing-Surzur goi funtzionario bilakatu zen. Suprefet karguak bete izan ditu lehen ere. 2006an Sarthe (72) departamenduko prefetaren kabinete zuzendaria izan zen eta 2008an Reunion uhartedian.

Justuki, hamar urte berantago, Indiako Ozeanoko irlan 2018tik 2019ra suprefet kargua bete zuen. Azken bi urteetan Loir-et-Cher en Blois (41) departamenduko prefeturan idazkari nagusia izan da.

Laborantza ingeniari diplomatua ere bada Le Moing-Surzur, 2013ko abenduaz geroztik segurtasun zibileko eta krisien kudeaketarako zuzendaritza orokorreko planifikazio zuzendariordea izan den Baionako suprefet berria.

Herve Jonathanen ondorengoa izanen da, frantziar Estatuak Euskal Herrian duen ordezkari lana betetzeko. Azken hau Wallis eta Futunako prefet izendatu zuten 2019ko azaroan, Euskal Herrian bi urte inguru eman ondotik. Le Moing-Surzurrek kargua noiz hartuko duen ez da jakina.