INFO

Leire Salaberriaren lanak ikusgai Andoainen

Andoaingo Bastero Kulturguneak Leire Salaberria ilustratzailearen azken 5 urtetako lan esanguratsuenak biltzen ditu egun hauetan. Pozarren da marrazkilaria, etxean, sorterrian bere lana erakutsi eta azaltzeko aukera izateaz.

Leire Salaberria| argazkia Jon Juarez @harriorrihar

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Astearte honetan estreinatu da Leire Salaberria ilustratzailearen lanak erakusten dituen erakusketa Andoaingo Bastero Kultugunean, bere sorterrian. Ilustratzaileak azaldu digunez, halako erakusketa bat prestatzeak, eskaintzen du pausaldi bat egin, eta atzera begiratzeko aukera, eguneroko lanaren zurrunbilotik ihes eginez. 

Duela 5 urtetik honako lanak bildu ditu ilustratzaile andoaindarrak kasu honetan. Ez da ausaz aukeratutako data.  Inflexio puntu bat izan zen garai hartan Leire Salaberriaren bizitzan, amatasuna tarteko. Bere lana berrabiarazteko ekinean, hainbat saiakera egin zituen Salaberriak berriz ere bere gustuko lan ildoa aurkitu zuen arte. Ordutik honako emaitza oparoa eta etenik gabea izan da.

 Erakusketa zabala da Basterokoa, azken 5 urteetako liburu esanguratsuenetako piezak ikusi ditzakegu. Liburu asko gainera Euskal Herrian argitara gabeak dira, beraz publiko orokorrarentzat ezezagunak. Obra originalak eta liburuak ikusi ditzakegu. Lan originalak ikusteko aukera azpimarratu digu ilustratzaileak, izan ere, liburuek jasotzen ez dituzten xehetasunak jasotzen dituzte hauek, ete Salaberriaren lan egiteko modura gerturatzeko aukera zuzenagoa eskeintzen dute. Lan gehienetan teknika mixtoak erabiltzen ditu Salaberriak, akuarelae eta  koloretako harkatzak darabiltza besteak beste: "Haurrei zuzendutako erakusketa dela pentsa bagenezake ere, marrazki eta irudi zaleentzat ere aukera aparta da, haur nahiz heldu, liburu bat nola egiten den ikusteko aukera ematen duelako» esan digu Salaberriak. 

Bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da, alde batetik eskolekin hitzartutakoak, baina ostiral honetan publiko zabalarentzat ere izango da bisita gidaturik, aurrez ordua hartu behar da horretarako Bastero Kulturgunean. Otsailaren 4a bitarte izango ditu erakusketak ateak zabalik.