INFO

Lau lagun atxilotu dituzte Donostiako Parte Zaharrean Ertzaintza indarrez sartu ostean

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu Donostiako Parte Zaharrean bart, hirugarren egunez indarrez sartu ostean. Piztu Donostiak «polizia okupazioa» salatu du. Istiluak ia gauerdira arte luzatu dira.

Piztu Donostiak «polizia okupazioa» salatu du. (@piztuD)

Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Donostiako Konstituzio Plazan, iluntzean Parte Zaharrean indarrez sartu ondoren izan istiluetan parte hartzea leporatuta. Lakuako Segurtasun Sailaren hitzetan, «hainbat pertsonak objektu sendoak jaurti dituzte Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurka».

Bersio ofizialaren arabera, 20.30ak aldera, Donostiako Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari, «hainbat objektu jaurtitzen ari baitzitzaizkien Parte Zaharrean». Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, eta hauei ere objektuak jaurti dizkietela adierazi dute. Ertzaintzaren oldarraldia hasi denean jende ugari zebilen Alde Zaharrean eta poliziek borrekin nahiz gomazko pilotekin kargatu dute. Bulebarrera zabaldu dira kargak.

Piztu Donostiak, aldiz, sare sozialen bitartez Poliziaren «okupazioa» salatu du. 

Lakuako Barne Sailaren arabera, guztira lau atxilotu daude, 18 urteko bi gazte, 21 urteko beste bat eta laugarrena 31 urtekoa. Zortzi ertzain «arin» zaurituta daudela ere esan du.