INFO

Paseo bat emakume artean

Gernik-Lumoko Euskal Herria Museoak bisita gidatu berezi batzuk jarriko ditu martxan asteburu honetatik aurrera 'Emakume artean paseatzen' izenburupean. Museoko Zuzendaria Felicitas Lorenzo eta Garazi Aranaga kultur teknikaria izan ditugu kultur tartean.

'Emakume artean paseatzen'

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Euskal Herriaren historiaren gordailu ederra da Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa. Gure herriaren kulturaren eta nolakotasunaren adierazle diren hainbat altxor jasotzen ditu baitan, eta beti da interesgarri hura bisitatzea.

Oraingo honetan ordea proposamen berri batekin dator museoa: gizartearen arlo ezberdinetan emakumeak izan duen parte-hartzea azaleratzea helburu duten bisita gidatuak antolatu diztuzte, 'Emakume artean paseatzen' izenburupean.

Museoko zuzendaria Felicitas Lorenzo, eta Garazi Aranaga teknikaria kultur tartean izan ditugu bisita gidatu hauen nondik norakoak azaltzen. Aurreratu digute bisita Joana Albretekoaren erretratu batekin hasten dela, eta bidean denetariko emakumeak ezagutzeko aukera iizango dugula: batzuk euskaldunak, beste batzuk atzerritarrak baina Euskal Herrian eragin zuzena izan dutenak.

Bisitak euskaraz nahiz gazteleraz egingo dira, eta aurrez izena ematea beharrezkoa da 94 625 5451 telefonora deituz edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita. Bisitak otsaila eta martxoko igandetan izango dira.