INFO

«Letek guregan sortzen duenaren neurrira sortutako emanaldi bat da 'Loreak eta Zauriak'»

Loraldia Festibalaren baitan martxoaren 11an taularatuko da Bilboko Arriaga Antzokian 'Loreak eta Zauriak' ikuskizuna, Xabier Lete poetaren bueltan sortutako disziplina anitzeko sorkuntza.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2020an hamar urte bete ziren Xabier Lete joan zenetik. Eta urteurren hori aitzakiatzat hartuta, 'Loreak eta Zauriak' emanaldia sortu dute Euskal Herriko lau artistek. Diziplina-arteko ikuskizuna prestatu dute Beñat Gaztelumendi, Joserra Senpera, Quico Pugès eta Xabier San Sebastianek. Ostegun honetan Bilbon izanen dira, Arriaga Antzokian. 

Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra bidaiatzea proposatzen digute 'Loreak eta Zauriak' ikuskizunean. Sortzaileen hitzetan, «Oroitzea lehen beste norbaitek kantatutakoa kantatzea delako, baina gaur egun kantatzen duten horien sentiberatasun, ahots eta gorputzetatik».

Martxoaren 11an 'Lorea eta Zauriak' zuzenean ikusteko aukera izanen da Bilbon, Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren baitan. Sarrerak salgai daude hemen.