INFO

Aberri Eguneko ekitaldia zuzenean eskainiko du NAIZek igandean

Euskal Herria Batera ekimenak deituta, gutxienez 115 plazatan bildu dira euskal herritarrak Aberri Egunaren karietara keinu bat batera egiteko. NAIZek Iruñeko ekitaldia zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du 12.00etatik aurrera.

Euskal Herria Batera ekimeneko kideek martxoaren 13an Donostian egindako agerraldia. (Andoni CANELLADA)

Bizi dugun egoera dela-eta, Aberri Egun berezia izango da aurtengoa ere. Iazkoa etxeko itxialdia ospatu behar izan genuen eta aurtengoan, nork nahi duen tokitik ekitaldiarekin bat egin eta minutu batzuk partekatzeko deia egin du Euskal Herria Batera ekimenak.

Gutxienez 115 plazatan egingo dira ekitaldi xumeak, osasun neurri guztiak errespetatuz, hiru abesti elkarrekin kantatzeko: ‘Gernikako arbola’ batasuna adierazteko, ‘Txoria txori’ askatasuna aldarrikatzeko eta ‘Ikusi mendizaleak’ maitasuna irudikatzeko.

Etxetik edo beste nonbaitetik jarraitu nahi dutenentzako, Iruñeko Gaztelu Plazako ekitaldia eskainiko du NAIZek, zuzen-zuzenean. 12.00etan hasiko da emisioa. 

Aurtengo Aberri Eguna ere berezia da. Bigarrenez, pandemiak eragin nabarmena izango du. Bestalde, Realak eta Athleticek jokatuko duten Kopako finalak ere giro berezia eman zio aurtengo hitzorduari.