Wembley estadioak 60.000 ikusle bilduko ditu Eurokopako finalerdietan eta finalean
Ingalaterrako federazioak eta Erresuma Batuko Gobernuak hasiera batean nahi zutena baino ikusle kopuru gehiago izango ditu Londresko futbol zelaiak: 40.000 ikusletik 60.000ra pasako da uztailaren 6 eta 7ko finalerdietan eta 11ko finalean.
Ingalaterrako federazioak (FA, ingelesezko siglengatik) eta Erresuma Batuko Gobernuak elkarrizketak izan zituzten ekainaren haiseran Eurokopako finalerdietan eta finalean 40.000 ikusle biltzeko helburuarekin. Ondoren UEFAri proposamen irmo bat helarazi behar zioten eta astearte honetan atera da albistea: uztailaren 6 eta 7ko finalerdietan eta 11ko finalean 60.000 ikusle batuko dira, Wembley estadioak duen edukieraren %75a baino gehiago –80.000 lagun sartzen dira bertan–.
Multzoen faseko lehen hiru partidetarako gaitasuna 22.500 ikuslekoa izan da eta 45.000 ikusleren presentzia espero zen; beraz, ikusle kopurua handituko da astearte honetan aditzera eman duten datuaren arabera.
Boris Johnsonen Gobernuaren kanpoko beste alderdi politikoko liderrek Eurokopako finala Erresuma Batutik kanpo eraman nahi zuten, covid-19aren intzidentzia gutxiago zuen beste herrialde batera, alegia. Baina badirudi Wembleyren aukera ez dutela galdu nahi.
Hala, pandemia hasi zenetik, ikusle kopuru gehien izango duen ekitaldia izango da Eurokopakoa. Wembleyk zortzi partida ditu guztira txapelketan: hiru multzo-fasean, bi final-zortzirenetan, bi finalerdietan eta finalean. Partidetara joaten ari diren zaleek eta baimendutako pertsonek antigenoen proba negatibo bat edo txertaketa-ziurtagiri erakutsi behar dute.
Finalera sartu ahal izateko, berriz, partida baino 14 egun lehenago bi txertoak jasota izan beharko da edo antigenoen proba negatibo bat erakutsi beharko da.