INFO

Xabier Castillo ‘Xeberri’ abeslari eta bikoiztaile durangarra hil da


Xabier Castillo ‘Xeberri’ abeslaria hil da, 73 urte zituela, Anboto.org agerkariak berri eman duenez.

Durangon jaioa, 1970. hamarkadan kantagintzan aritu zen eta bakarkako diskoa kaleratu zuen, Iparragirreren letrekin egindakoa. 1976an Gontzal Mendibilekin batera bikotea osatu eta ‘Zaurietatik dario’ diskoa grabatu zuten, Madrilen.  ‘Bidari’, ‘Bagare’, ‘Kapitalismoa’... ereserki bihurtu ziren garaia hartan Euskal Herrian.

Kantagintza utzi eta 1981etik aurrera bikoiztaile lanetan jardun zuen ‘Xeberri’k.