INFO

227 ekologista hil zituzten 2020an, eta Kolonbiak ditu daturik okerrenak

2020an, Global Witnessek gobernuz kanpoko erakundeak 227 eraso hilgarri erregistratu zituen, hau da, astean lau pertsona baino gehiago hil ziren batez beste, eta, berriz ere, euren etxeak, lurra eta bizibideak defendatzen dituzten pertsonentzat urterik arriskutsuena bihurtu da.

Amazoniako oihaneko erreserban abuztuan piztu zen sutea. Peru eta Brasilgo erasoen ia hiru laurdenak bertan izan ziren. (Carl DE SOUZA/AFP)

2020an 227 ingurugiroaren defendatzaile hil zituzten mundu osoan, eta Kolonbia izan zen zorigaiztoko zerrenda horren buru, Global Witness erakundeak astelehen honetan zabaldutako txosten baten arabera.

Gobernuz kanpoko erakunde horrek adierazi duenez, krisi klimatikoa areagotu ahala –baso-suteekin, nekazaritza-lurrak suntsitzen dituzten lehorteekin edo uholdeekin–, komunitateen eta lurraren defendatzaileen egoerak okerrera egiten du.

Erresuma Batuan egoitza duen gobernuz kanpoko erakundearen arabera, ingurumenaren lau defendatzaile hil dituzte astero, batez beste, klima aldaketari buruzko Parisko Akordioa sinatu zenetik (2015), baina litekeena da gehiago egotea.

Dokumentuaren arabera, gutxienez erasoen %30 baliabideen ustiapenarekin lotuta zeuden, besteak beste, mozketa, presa hidroelektrikoak, meatzaritza eta eskala handiko agroindustriarekin.

Mozketa, erakundeak azaldu duenez, 2020an izandako heriotz kopuru handienarekin lotutako industria izan zen, 23 kasurekin, Brasilen, Nikaraguan, Perun eta Filipinetan.

Chris Madden Global Witnesseko kanpainen arduradunak esan du «egunen batean» planeta defendatzen dutenen aurkako indarkeriaren amaieraren berri ematea gustatuko litzaiokeela, baina egoera hau salatu egingo duela gobernuek ekologisten babesa serio hartu gabe jarraitzen badute.

Datu horiek, Global Witnessen arabera, agerian uzten dute krisi klimatikoaren aurka borrokatzeak karga bat dakarrela basoak, ibaiak eta biosferak salbatzeko bizia arriskuan jartzen duten pertsona askorentzat.

Kolonbia eta Nikaragua, herrialde arriskutsuenak

Txostenan azaltzen denez, Kolonbia izan zen berriz ere eraso gehien izan zituen herrialdea, non 65 defendatzaile hil zituzten 2020an.

Nikaraguan 12 ekologista hil ziren, 2019ko 5 hilketekin alderatuta, 2020an lurraren eta ingurumenaren defendatzaileentzat herrialde arriskutsuena per capita bihurtuz.

Brasil eta Perun izandako erasoen ia hiru laurdenak Amazonian gertatu ziren. Horrez gain, Afrikako 18 heriotza dokumentatu ziren 2020an, 2019ko 7 heriotzekin alderatuta.