INFO

La Ligak helegitea aurkeztu du EAEko futbol zelaien edukiera %100ekoa izan dadin

Espainiako Osasun Ministeritzak atzo erabaki zuen futbol zelaietako edukieran indarrean zegoen murrizketarekin amaitzea eta beraz, %100ean irekitzeko baimena eman zuen. Lakuak ez zuen babestu neurria eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako estadioetan edukiera %60koa izaten jarraituko zuela adierazi zuen.

La Real no juega en Anoeta con el 100% de aforo desde su partido del 28 de febrero de 2020 con el Valladolid. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Javier Tebasek zuzentzen duen La Liga erakundeak helegitea jarri du Lakuak futbol estadioetako edukiera %60an mantentzeko hartutako erabakiaren gainean, EiTBk aurreratu duen informazioaren arabera. Lakuak ez ezik, Kataluniako Generalitateak ere edukiera bere horretan mantentzearen alde egin zuen. 

Asteazken goizean eginiko Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan –zeinetan Estatu espainoleko Osasun Ministeritza eta autonomia erkidegoak batzen diren– erabaki zen futbol estadioetako neurri murriztaileak bertan behera uztea. Hala, ostiraletik aurrera, %100ean ireki ahalmena izango lukete aire libreko estadioek, pabiloi itxietan izan ezik (% 80ko edukiera izango dute). 

Honela, hasiera batean Athletic-Alaves euskal derbian eserleku guztiak betetzeko aukera izango zela zirudienean, Lakuak aurreratu zuen LABIren Batzordeak bilera egin arte ez zituela edukierak aldatuko aurreratu zuen. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, bere aldetik, edukiera-mugak ezartzeko eskumena autonomia erkidegoena dela gogorarazi eta Euskadin larrialdi-egoera bertan behera uzteko «egun batzuk» falta direla gaineratu zuen.

Honen aurrean, eta duela aste batzuetako egoera berean dago auzia. Irailaren hasieran, Estatu espainoleko Osasun Ministeritzak, estadioetako edukiera %60ra handitu zuenean, Lakuak  %30ean mantenduko zuela adiera zuen. La Ligak helegitea jarri eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion Javier Tebasek zuzentzen duen erakundeari